
Dokumentala hemen duzue ikusgai:

Dokumentala hemen duzue ikusgai:

Euskal Herriko zinegile, norbanako eta herri mugimenduek egindako lanak biltzen dituzte dokumentalen kanalean, herritarron eskura jarri asmoz. 2010. urtean hasi ziren egitasmo honekin eta OSTIRALERO lan berri bat argitaratzen dute. Lan asko ezagunak diren arren, beste asko proiektu herritarrek bultzatutako dokumentalak dira, sekula telebistan eman gabeak. Dagoeneko 274 lan daude ikusgai. Helbidea:
http://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak
Era berean euskaraz aurkitu daitezkeen film laburren biltegia aurki dezakegu film laburren atalean. Mota guztietakoak ditugu eskura. Gaur egun 198 lan bistaratu ditzakezu. Sartu ondorengo helbidera:
http://www.argia.eus/multimedia/laburrak
eta gozatu euskaraz!
Donostiako Egia auzoko bizilagunek astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuten. Zazpi txandatan banatu zuten esperientzia. Parte hartu duten lagunek bideo honetan esplikatu dute zer sentsazio izan dituzten. Eta zuk, probatu nahi al duzu?
Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.
Informazio gehiago: garabide.eus
Lau lagunen kezka? Ez, asko ziren Hondarribian euskara nola bultzatu buruan zeukatenak. Blagan sortzeko prozesuak erakutsi digu herri honek bere hizkuntza sendotzeko duen grina.
Bideo honetan ikus dezakezue Hondarribiko euskara elkartea nola abiatu zen.