Azaroaren 4a: Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioa Bilbon

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Sententzia guztiek elementu komun bat dute: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Euskalgintzak deituta, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Manifestaziora joateko herriz herri autobusak antolatu dira. Bidasoko aek eta Blagan, Hondarribia eta Irungo autobusen antolaketaz arduratzen ari dira. Autobusez joateko eman izena ondorengo izen emate estekan“, e-maila bidali irun@aek.eus helbidera, telefonoz deitu 688746633 zenbakira edo QR eskaneatu.

Animatu eta goazen denok Bilbora! #A4DenokBilbora #EuskararekinBat

📅 Azaroak 4
🚌 14.30, Philippe Roy okindegia, Hendaia
🚌 14.45, San Juan plaza, Irun
🚌 15.00, Sabin Arana Kalea, Hondarribia
🕔 17:00 Manifa
📍 Euskalduna, Bilbo

Prezioa 12 euro

Hondarribiko mintzalagunen ekimenak!

Mintzalaguna egitasmoa ezaguna izango duzu honezkero. Aurtengo ikasturtean jarraipena emango zaio ekimen honi. Honadarribian talde berriak sortzen ari dira eta horretarako mintzalagunekoak bidelagun berrien beharra dute. Bidelagunaren lana ez da erakustea, ez eta zuzenketak egitea;  lagun giro eroso eta lasaiean euskaraz aritzeko  aukera ematea da. Astean ordu betez elkartzen dira hiruzpalau lagun, tabernan, parkean,liburutegian… beraiek adostutako toki batean, asteko eguna eta ordutegia adostuz. Beraz animatu zaite!

Izena emateko edo zalantzak argitzeko:mintzalaguna@hondarribia.eus  era idatziz, ondorengo formularioa betez  edo 688865398 ra deituz.

Iturria: X @MintzalagunaHond esteka

Bestalde, Urriaren 18an, Hondarribiko Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromora gonbidatuta dago euskara praktikatu nahi duen edonor. Doako ekintza da. Blagan aritzeko gogoa besterik ez da behar. Eman izena kartelean ageri den estekan, edo posta elktronikoan.

Gau Beltza mikroipuin lehiaketa, II. edizioa

Iazko arrakastaren ondoren aurten ere GAU BELTZA mikroipuin lehiaketa antolatu dugu. Aurtengo gaia “LARRI” izango da, eta mikroipuinak gai honen inguruan idatzi behar dira. Bi kategoria daude, gazteen eta helduen kategoria. Lanak entregatzeko epea: 2023aren irailaren 28tik urriaren 14 arte euskarazblagan@gmail.com helbidean. Baldintzak eta sariak behean dituzue. Animatu eta parte hartu!

Mila esker herriko babesleei!

Euskara gehiago sinadura bilketa!

Hezkuntzan euskara gehiago ezinbestekoa dugu, araudiak argi eta garbi jaso  behar du ikasle guztiei euskararen ezagutza bermatzeko zein bide eskeiniko zaien. Horretarako sinadurak biltzen ari dira Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako kanpaina bten bidez. Hurrengo estekan duzu hori egiteko aukera, urriaren 15 baino lehen. Oso erraz eta azkar egiten da: SINADURA BILKETA

Gainera, modu desberdinetan, sinadurak biltzen lagundu dezakezu ere. Informazio guztia bertan duzue. Mila esker!

Blaganen kamiseta berriak salgai!

Blaganek kamiseta berriak egitea erabaki du, oraingo honetan Bilintxek Hondarribiko Joxepa bertsolariari eskainitako bertsoetan oinarrituta.

Igandetik aurrera, eguraldiak laguntzen badu, San Pedro kalean egongo gara. Twitter , Facebook eta Instagram bidez data eta orduen inguruko informazio gehiago izango duzue. Animatu, etorri erostera eta gertaera ezagutzera! Jaietan ere itxeki euskarari!

Ez dakigu Joxepak Bilintxen sorta eskutan hartzean zer esan ote zuen, ezta inoiz elkar neurtzera iritsi ote ziren ere. Baina donostiarraren sortak erantzun bat behar zuenez, Maialen Lujanbiok jarri zituen bertsoak, Hondarribiko Joxeparen ahotik.
Bertso horiek entzungai dituzue Hitzetik Hortzera saioan kantatuta hemen klikatuz (2:50 minututik aurrera).