Maiatzean ere euskaraz mendian!

Oraingo honetan txango berezia antolatu dugu Blaganen Mendiko taldetik, beste hainbat elkarterekin egin ere. Tartean dira, besteak beste, gurekin batera, Mendian euskaraz, Marimendi, Mendiak eta Herriak, Lemoizko Etzandarri, Donostiako Añorga eta Platerotarrak eta Donibane-Lohizuneko Begiraleak.
Hitzordua: Maiatzaren 27an, 7:30etan Eroskiko aparkalekuan.

Hona albistea Argian:
http://www.argia.eus/albistea/mendian-ere-euskaraz-txangoa-lizarragatik-abiatuta

201805_Mendiirteera

Ekainaren 2an MINTZA EGUNA eta BLAGAN EGUNA Hondarribian

Aurtengo MINTZA EGUNA eta BLAGAN EGUNA Hondarribian ekainaren 2an ospatuko da. Egitaraua:

11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa.
12:00 Bi proposamen, aukeran:
* Hondarribia ezagutuz Ibilbide gidatuak: gaztelua, eliza eta tren berdean ibilbide panoramikoa.
* Irrati Saioa eta baserritarren azoka San pedro kalean.
13:30 Kalejira animatua. Abiyuan txarangarekin
14:30 Bazkaria
16:30 Esker emate ekitaldia.
17:00 Dantzaldi gidatua Errebal taldearekin
19:30 kontzertua Gorpunzkingz.
20:30 Kontzertua elektropatxaranga.

Bazkarirako izen ematea laster zabalduko da. Menu ezberdinen, prezioen berri:

mintzaEguna_BlaganEguna

Solasaldia: Apirilaren 12an Asisko Urmeneta gure artean!

2018-04-12 Asisko

Asisko Urmeneta gure artean izango dugu EuskLABO ALAIAK komiki albumaz SoLASALDIA egiteko.  EuSKLABO ALAIAK parodia politiko satirikoa da Euskal Herriak bizi duen momentu historikoari buruz: ez du deus asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Umorezko terapiari esker autoestimua ere landu dugu, eta amaiera zoriontsua proposatu. Informazio gehiago: